Zaporeakek ez luke existitu behar, lehenik eta behin, Greziako uharteetan gertatzen ari dena ez litzatekeelako gertatu behar, eta, bigarrenik, egiten duguna gobernuak egin beharko lukeelako. Baina kontua da ez duela egiten, eta ezer gutxi axola diola jendea janaririk gabe uztea. Hortaz, eskerrak Zaporeak existitzen dela eta hemen dagoela!
Plazer bat izan da jende zoragarriz beteriko talde honen parte izatea eta Zaporeak bezalako proiektu garrantzitsu batean lan egitea. Etxean bezala sentitu naiz, eta familia moduko bat izan dira niretzat.
Kolektibotasun, altruismo, enpatia,… bezalako ezaugarriak lantzen lagundu dit. Bihotz ikaragarria duen jendearekin asko ikasten baitelakoan nago. Boluntariotzak eboluzio pertsonalean asko laguntzen du, izan ere, Moriako edo hemengo haurren begiradan ez dago inolako desberdintasunik.
Zaporeaken parte hartzeko hamaika modu daude.
Txikienetik hasita, topatu errefuxiatuen alde zure ekarpena egiteko modua.
Jaso Zaporeaken hileroko buletina informatua egoteko. Idatzi zure posta elektronikoa.