Arrakasta Eroskiko elikagai bilketan

Ostiral eta larunbatean, Hondarribiko, Errenteriako eta Irungo Eroskietan, hainbat boluntario arduratu ziren Zaporeak proiekturako elikagaiak biltzeaz. Ekimen berri honen emaitzak bikainak izan dira eta 7200 kg janari biltzea lortu dugu. Era berean, pertsona batzuek diruz lagundu zuten, eta 1.000 €-tik gorakoa izan zen. Hori guztia Lesbosera bidaliko da.

Bi egun eskasetan halako janari kantitatea biltzea arrakasta handi bat bezala bizi dugu. Hain garai zailetan, egiten diren kanpainetan laguntzea funtsezkoa da pertsona guztien giza eskubideak bete daitezen. Horregatik, oso pozik gaude gurekin lankidetzan aritu diren guztiekin. Oso garrantzitsua baida errefuxiatuen eremuan egunero 1.200 otordu eskaintzen jarraitzea. Zaporeak elkartetik eskerrak eman nahi dizkiegu asteburu honetan laguntzen denbora eman duten boluntario guztiei. Eta, jakina, mahaietara hurbildu eta beren aletxoa ekarri duten pertsonei. Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiogu Eroskiri kanpaina hau elikadura duinaren alde egin duelako. ESKERRIK ASKO!