By

Zaporeak
Esne bilketa Zaporeak Bizkaia
Bizkaiatik bidali berri dizkiguten irudi hauekin adierazi nahi dizuegu Zaporeakek Hego Euskal Herrian burutu duen esne bilketaren azken txanpak izugarrizko arrakasta izan duela. 135.000 litrotik gora biltzea lortu dugu, eta horietatik 72.000 Lesbosera eta Atenasera iritsi dira dagoeneko. Eskerrak eman nahi dizkiogu gizarte zabalari: erakundeei, hezkuntza zentroei, lantokiei, kuadrillei… Eta, nola ez, baita bilketak, bidalketak...
Esne bilketa Bizkaian Zaporeak
Aste honetan Lesboseko errefuxiatu kanpalekuan bizi diren pertsonentzako esne bilketa masiboa egingo dugu Bizkaian, eta bertako eragile eta lagunek ekimenean parte hartzeko deialdia egiten lagundu digute bideo eder honetan. Jarraian, esne bilketarako leku eta data guztiak: Abadiño, apirilak 23 Txanporta plaza 17:00-20:00 Areatza, apirilak 22 eta 23 eskolan Arrigorriaga, apirilak 23 17:00-20:00 eta 24 10:00-14:00...
Paula Lapoujade boluntaria
Paulak, abendutik hona Lesboseko sukaldean lanean izan dugun boluntario donostiarrak, Euskal Herrira bueltatu aurretik idatzitako testu hau irakurtzera gonbidatzen zaituztegu. Gaurkoa esperientzia honen azken eguna da.Sentimendu askok mugitzen didate barrena: inpotentzia, tristura, injustizia… Uste dut, kanpalekuan bizi diren pertsona guztien azalean jartzen saiatu arren, ezinezkoa dudala egunez egun bizi dituzten etsipena eta agonia imajinatzea. Hor...
Ortzian Zaporeak
Gareseko musika taldeak emanaldi berezia eskainiko du abenduaren 28an Parte Zaharreko San Bizente elizan, Zaporeakek Lesbosen duen proiektuari babesa emateko helburuarekin. Kontzertua 18:00etan hasiko dute eta sarrera doakoa izango da.Ortzian taldeak kantu herrikoiak eta erlijiosoak uztartzen ditu, musika eta poesia txandaka isuriz. Bere sei kideek 2017an hasi zuten taldearen ibilbidea Gareseko Gurutze Santuko eliza erromanikoan,...
Okindegia
Lan askoren ostean, azkenean gure sukaldeko okindegia martxan jartzea lortu dugu. Hemendik aurrera gastuak aurreztu eta hornitzaileekiko menpekotasuna murrizteko aukera emango digu. Hilabeteak generamatzan gure Lesboseko sukaldean okindegi bat sortzeko asmoarekin, baina urtea oso gorabeheratsua izan denez, bata edo bestearengatik proiektua behin eta berriro atzeratu zaigu. Zorionez, azken asteetako lanari esker, gure helburu hori behingoz...
Ez negar egin EITB Maratoia zaporeak
Zaporeakeko kideok ere EITBk antolaturiko maratoian parte hartu dugu ‘Ez negar egin’ kantaren bertsio propioa eginez. Abenduaren 17an egingo den ekimenarekin bilduko diren ekarpenak COVID-19aren buruzko ikerketara bideratuko dira. Abestia sortzeko EITBk proposaturiko doinua hartu eta gure hitzak gehitu dizkiogu, koronabirusak eragindako garai zail hauetan ere are baldintza okerragoetan daudenekin bat egitea ezinbestekoa dela gogorarazteko....
Inaki Landa han hemenka ilustrazioa zaporeak
Iñaki Landa ilustratzaile bilbotarrak ‘Han-Hemenka’ ilustrazioaren 300 lamina salduko ditu, bildutako diruaren bi heren Lesboseko proiektura bideratzeko asmoarekin. Europan dauden pertsona errefuxiatuen egoera buruan izanda, lan honekin Landak bi errealitate parez pare kokatu nahi izan ditu, “txanponaren bi aldeak” irudi berean islatuz, “ispilu antzeko simetria desorekatu batean”. Kontzientziazioa ez da, baina, obra honen helburu bakarra,...
june calsor zaporeak
Musikari donostiarrak Amalur bere lehen albuma aurkeztuko du larunbatean internet bidezko Fair Saturday jaialdian, eta emanaldiaren harira ikusleek eginiko dohaintzen erdia Zaporeak proiektuari eskainiko dio. Kontzertua esteka honetan ikusi ahal izango da, 12:00etatik aurrera. Bildutako dirua Lesbos uharteko errefuxiatu kanpamentuan bizi diren pertsonentzako janari otordu duinak prestatzen dituen proiektua indartzeko erabiliko da, eta, adierazi digun...
Zaporeak telefono de la esperanza
Itxaropenaren Telefonoak eta Gazteluleku elkarteak ekarpen berezia egingo diote Lesbosen harrapatuta dauden pertsona errefuxiatuei, aurtengo Gabon gaua familiartean egitasmoarekin jasoko dituzten dohaintzak Zaporeaki bideratuz. Osasun zerbituzen gomendioei men eginez, Nafarroako Itxaropenaren Telefonoak eta Iruñeko Gazteluleku elkarteak urtero gabonetan egin ohi duten afari solidarioa aurten bertan behera utzi dute koronabirusaren pandemia dela eta. Dena den, egitasmoak...
Janari-lehorraren-banaketa
Asteburuan elikagai lehorrez beteriko 2.000 poltsa banatu ditugu Lesboseko kanpamentuan harrapaturik dauden pertsonen artean, Movement On The Groundeko kideen kolaborazioarekin, eta egunotan zehar esparruko biztanle guztiengana iristeko ahalegina egingo dugu. Pasta, arroza, dilistak, patatak… Pertsona errefuxiatuek hainbatetan helarazi izan digute haien kabuz kozinatu ditzaketen elikagaiak ere jasotzea gustatuko litzaiekela, eta, azken egunotan, nahi hori premia...
1 2 3