By

Zaporeak
Negua iristear dagoela, pertsona errefuxiatuek Lesboseko kanpalekuan bizi duten egoerak sumingarria izaten jarraitzen du. Eguraldi txarraren aurrean babesgabeturik, hor bizi diren 7.000 pertsonak gaizki isolaturiko dendatan egiten dute lo oraindik, euria egiten duen bakoitzean urez betetzen den lurrazal baten gainean. Eta egoerak soilik okerrera egingo duela dirudi. Kanpalekuko berri honetako lurra ez da ura drainatzeko...
Boluntariotza birtuala 5 kamioiaren deskarga
Euskal Herritik duela hiru aste irtendako kamioia Lesbosera heldu da aste honetan, eta kontenedorea gainezka zekarren: janaria, arropa, higiene produktuak, eskolarako materiala… Jendeak ematen digun babesa izugarria da, eta beraien elkartasunak goraino bete du bidalketa hau ere. Guri, berriz, janari eta material guztia deskargatu eta behar den modura biltegiratzea tokatzen zaigu orain. Nola egiten dugun...
Mikel Juanikorena
Mikel Juanikorena Zaporeakeko kide da aspalditik, baina orain arte bere aletxoa Donostiatik laguntzen jarri izan du. Azken hilabetean zehar, ordea, Lesboseko sukaldean gurekin lanean izan dugu, bere umore ona gainerakoei goizean goizetik kutsatzen. Faltan botako zaitugu Mikel!
rowing-together
Moriako esparruan baldintza zaurgarrienetan bizi diren pertsonei janaria eskaini ahal izateko Zaporeakentzat ezinbestekoa da bertan lan egiten duten GKEekin elkarlanean aritzea, behar handienak dituzten kasuak identifikatzen laguntzen digutelako. Rowing Together gure kolaboratzaile horietako bat da. Morian duten klinikan, Rowing Togetherreko kideek laguntza ginekologiko eta obstetrikoa eskaintzen diete esparruan bizi diren emakumeei, egunero 30 bat pertsona...
Ines Piedra
Ines Piedra COVID-19aren itxialdiaren ostean Lesbosera heldu zen lehen boluntario txandako kideetako bat da. Uhartean beste berrogeialdi bat egin ostean, sukaldera batu zitzaigun duela bi aste, eta geroztik gurekin lanean aritu da pertsona errefuxiatuentzako janaria prestatzen.
Boluntariotza birtuala 4 janari banaketa
Zaporeaken sukaldean prestatzen ditugun otorduak Moriako kanpamentuan banatzen ditugu arratsaldero, Team Humanity GKEko kideek uzten diguten espazioan. Tiket sistema baten bidez, janaria egoera zaurgarrian dauden pertsonen eskuetara heltzen dela ziurtatzen dugu, banaketa seguru eta eraginkor bat bermatzearekin batera.
Boluntariotza birtuala 3 sukaldea
Gure Lesboseko sukaldean lan egitea nolakoa den jakin nahi duzu? Zaporeakeko kideok 10:00etan pizten ditugu sukaldeko suak eta 17:00ak bitarte burubelarri aritzen gara lanean 2.000 pertsonentzako otorduak prestatzen.
Boluntariotza birtuala 2 Berrogeialdia
Koronabirusaren hedapena saihesteko ardura dugunez, Zaporeaken bi test PCR egiten dizkiegu Lesbosera datozen boluntarioei. Lehena Euskal Herritik irten aurretik egiten zaie, eta bestea, berriz, uhartean astebeteko berrogeialdia egin ostean.
Elikagaiekin eta eskolarako materialekin beteriko bi kamioi Siriarantz irten dira gaur goizean Euskal Herritik, herrialde horretako iparraldean dauden errefuxiatu esparruetara laguntza eramateko helburuarekin. Honakoan Zaporeakek 35 palet bidali ditu, janariarekin eta oinarrizko beharrak asetzeko materialarekin, Nafarroako Ayuda Contenedores GKEarekin eta Herri Siriarraren Laguntzarako Elkartearekin eginikokolaborazioari esker. Era berean, dagoeneko Ekialde Hurbilerako bide luzea egiten ari...
Envio camion julio 2020
Koronabirusaren garaiotan janari bilketak egitea inoiz baino zailagoa den arren, herritar, enpresa eta eragileen laguntzari esker uztailean elikagai bidalketa berri bat egiteko gai izan gara. Jasotako elkartasun guztia egun gutxitan iritsiko da uhartera, han dauden pertsona errefuxiatuen bizi baldintzak duintzeko helburuarekin. Bihotzez mila esker hau posible egiten lagundu diguzuen guztioi.
1 2 3