Category

Boluntariotza birtuala
Boluntariotza birtuala 5 kamioiaren deskarga
Euskal Herritik duela hiru aste irtendako kamioia Lesbosera heldu da aste honetan, eta kontenedorea gainezka zekarren: janaria, arropa, higiene produktuak, eskolarako materiala… Jendeak ematen digun babesa izugarria da, eta beraien elkartasunak goraino bete du bidalketa hau ere. Guri, berriz, janari eta material guztia deskargatu eta behar den modura biltegiratzea tokatzen zaigu orain. Nola egiten dugun...
Boluntariotza birtuala 4 janari banaketa
Zaporeaken sukaldean prestatzen ditugun otorduak Moriako kanpamentuan banatzen ditugu arratsaldero, Team Humanity GKEko kideek uzten diguten espazioan. Tiket sistema baten bidez, janaria egoera zaurgarrian dauden pertsonen eskuetara heltzen dela ziurtatzen dugu, banaketa seguru eta eraginkor bat bermatzearekin batera.
Boluntariotza birtuala 3 sukaldea
Gure Lesboseko sukaldean lan egitea nolakoa den jakin nahi duzu? Zaporeakeko kideok 10:00etan pizten ditugu sukaldeko suak eta 17:00ak bitarte burubelarri aritzen gara lanean 2.000 pertsonentzako otorduak prestatzen.
Boluntariotza birtuala 2 Berrogeialdia
Koronabirusaren hedapena saihesteko ardura dugunez, Zaporeaken bi test PCR egiten dizkiegu Lesbosera datozen boluntarioei. Lehena Euskal Herritik irten aurretik egiten zaie, eta bestea, berriz, uhartean astebeteko berrogeialdia egin ostean.
Boluntariotza birtuala 1
Zaporeaken sukaldean boluntario izatea zer den jakin nahi duzu? Lesbosen egiten dugun lana hobeto ezagutu dezazuen, astero argitaratuko ditugun bideo labur batzuekin BOLUNTARIOTZA BIRTUAL bat aurkeztea erabaki dugu.