Zaporeak

Lesboseko uhartean harrapatuta dauden pertsona errefuxiatuei janari duin bat eskaintzeko lan egiten dugu.
90% osatua
Helburua 20.000,00€
180
Emale
18.186,00€
Jasotako dirua
Dohaintza egin

Login

Follow

FAQ

Zer da Zaporeak?

Zaporeak Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien irabazi asmo gabeko elkartea da.

Non dihardugu?

Egun, Grezian dauden errefuxiatu esparruetan janaria prestatzen dugu harrapatuta dauden pertsona zaurgarrienen bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin.

Zeintzuk dira kolektibo zaurgarrienak?

Egunero 2.000 otordu inguru prestatzen ditugu Greziako errefuxiatu-esparruetako pertsona ahulenen kolektiboari modu duinean laguntzeko. 

Zeintzuk dira kolektibo zaurgarrienak?

  • Gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak
  • Abusuen biktimak
  • Haurdun dauden emakumeak
  • Lagundu gabeko adin txikikoak

Nola egin ditzaket nire diru ekarpenak?

Online: Dohaintza egin

Bizum: App-aren dohaintza atalean Zaporeak topatu. Kodea: 00435

Banku tranferentzia bidez:
• Kutxabank : ES32 2095 5011 80 9115250322
• Laboral Kutxa: ES71 3035 0103 88 1030035880

Diruz proiektua babesteaz gain, beste modu batean lagun daiteke?

Bai, eta aukera horiek guztiak beharrezkoak dira gure lana egiten jarraitu ahal izateko. Gure boluntario eta boluntariotza sarea garatzen eta sendotzen jarraitu behar dugu proiektua geratu ez dadin. Informazio gehiago. 

Zaporeak egiten ari denaren berri izan nahiko nuke. Nola lortu dezaket?

Gure lanaren berri izateko, hemen dituzu hainbat aukera: 

  • Gure buletinean izena eman.
  • Instagram, Facebook edo Twittereko gure kontuak jarraitu.
  • Tartean behin, gure web orria kontsultatu.