Egeo itsasko uharteak Europarako sarbide bilakatu ziren milaka errefuxiaturentzat. Itsasartea zeharkatzen zuten txalupa puzgarrietan. Beraien bizitzak arriskuan ipintzen zituzten jatorrizko lurraldeetan ukatzen zitzaizkien babes eta segurtasun baldintzen bila.
Chiosera iristen ziren iheslariek, egun gutxiren buruan, ferrya hartzen zuten Atenaruntz, beraien bidairekin jarraitzeko asmoz. Tarte horretan, tokiko nahi nazioarte mailako erakundeek oinarrizko zerbitzuak eskaintzen zizkieten, arropa eta janaria, adibide, baina egoerak gaindituta lan egiten zuten.
2016ko maiatzean egoera aldatu egin zen. Europako Batasunak eta Turkiak adostutako hitzarmenek Greziako irlak kartzela bihurtu zituen: iristen ziren errefuxiatuak hilabete luzez atxikitzen zituzten onarpen-prozesu amaigabeetan, deportatu edo Atenasera eraman aurretik.
Zegoen errefuxiatu-eremu bakarra, Vial, masifikatu egin zen, ez ziren bermatzen ez gutxieneko zerbitzuak ez segurtasuna, eta eremu gehiago sortu ziren etengabeko etorreren aurrean.
Chiosera pertsona boluntarioei janaria eskaintzera joan ginen, horrela, aurrera eramaten ari ziren lana ganoraz gauzatu ahal izateko. Alta, topatu genuen errealitate premiatsuak gure egitekoa birplanteatzera behartu gintuen.
Iragaitzazko errefuxiatuak eta beste erakunde batzuetako langileak elikatzea.
Soudako errefuxiatuen esparruan atxikitako pertsonak elikatzea.
Nazioarteko erakundeak
• NRC
• ACNUC
• SMH
• Samaritans
• Drop in the Sea
Tokiko erakundeak
• Cocina Costas
• FEOX
• CERTS
Errefuxiatu esparruetan harrapatuta dauden pertsonak laguntzeko hainbat modu daude. Ezagutu itzazu Zaporeak laguntzeko dituzun aukera guztiak, ekarpen txikienetik hasita.