Debabarrenak indarrak batu ditu Zaporeak taldeari laguntzeko

Eibarrek eta Ermuak indarrak batuko dituzte 2022an, Lesboseko zelaietan dauden errefuxiatuentzat ahalik eta elikagai gehien lortzeko asmoz. Horren alde egiteko, oinarrizko elikagaien bilketa bat antolatu da, apirilaren 25etik 29ra Ermua, Eibar, Elgoibar, Mallabia, Deba eta Soraluzen, eta Tupper Solidarioarekin amaituko da apirilaren 30ean, larunbata.
Ekimen solidarioaren laugarren edizio honetan, parte hartzen duen udalerri bakoitzari elikagai bat esleitu zaio. Ermuan eta Deban ale biribileko arroza bildu beharko dute; Eibarren, dilista pardina; Elgoibarren, txitxirio pedrosillanoa; eta Mallabian eta Soraluzen, hodi-makarroia. Produktuen bilketa apirilaren 25ean hasiko da, astelehena, eta hilaren 29ra arte iraungo du.
Bilketa egun horien ondoren, apirilaren 30ean, larunbata, Errebal Plaziako erdiko patioan “Tupper solidarioa” izango da, eta 5 euroren truke jaki kozinatuak dituen tupper bikoitza erosi ahal izango da, zehazki arroza, Lumagorri oilaskoarekin eta bakailaoarekin egindako dilistak. Prezioan fruta zati bat ere sartzen da. Gure sukaldariak arduratuko dira janaria prestatzeaz
Gainera, Caixabanken kontu bat prestatu da ekarpen ekonomikoak jasotzeko. Kontu korrontearen zenbakia ES53 2100 2724 8101 0066 3988 da. Aurtengo edizioaren helburua 2021ean jasotakoa gainditzea da. Hori dela eta, dei egin diegu enpresa, ikastetxe eta beste kolektibo batzuei ekimen solidarioan parte har dezaten.