“Elikadura oinarrizko beharra da, eta jaten ematea duintasuna ematea da”

Ines Piedra

Ines Piedra COVID-19aren itxialdiaren ostean Lesbosera heldu zen lehen boluntario txandako kideetako bat da. Uhartean beste berrogeialdi bat egin ostean, sukaldera batu zitzaigun duela bi aste, eta geroztik gurekin lanean aritu da pertsona errefuxiatuentzako janaria prestatzen.