ELKARTASUNEZKO GAZTA-LOREAK ZAPOREAKEN ALDE

Gaztaren nazioarteko egunarekin batera, martxoak 27, larunbata, elkartasunezko Gazta Loreen salmenta antolatuko da Bretxako merkatuan, Donostian, goizeko 10:00etan hasi eta arratsaldeko 15:00ak bitarte.

Flores de Queso/Cheese Flowers 2020an sortu zen, guztiei gaztaren munduaz eta haren zaporeaz modu desberdinean nola gozatu transmititzeko helburuarekin, berrikuntzaren eta ekintza paregabeen bidez, Gaztaren lorea moztuta. Kalitate goreneko artisau-gazta nazionalak erabiltzen dituzte beren sorkuntzak diseinatzeko. Oraingo honetan, Idiazabal Jatorri Deiturak ekintza solidario hori lehengaiz hornituko du.

Gaztaren nazioarteko egunari ohore eginez, ekimena martxoaren 27an egingo da, larunbatez, Bretxako azokan, Donostian, goizeko 10:00etatik 15:00ak arte. Aove eta esentzia naturalak lotzen dituen gazta-lore bakoitzaren prezioa 2€takoa izango da eta bildutako guztia Zaporeaken alde izango da Lesboseko uhartean dauden pertsona errefuxiatuei laguntzen jarraitzeko.

Kozinatutako otorduak eta lehorreko banaketak

5 hilabete igaro dira Moria (Europako Batasuneko errefuxiatuen esparrurik handiena) kixkali zenetik eta denbora horretan guztian, Zaporeakek bere lana egiten jarraitu du egun bat bera ere gelditu gabe. Tokian bertan lan egiteko baldintzak geroz eta gogorragoak dira eta hainbat GKE Lesbos uhartetik joan egin dira. Zaporeak, ordea, bertan darrai 2.000 otordu kozinatzen egunero. Horrekin batera, egoeraren larriaz jabetuta, lehorreko banaketak egiten hasi gara. Horiek aurrera eramateko esne bilketa kanpaina martxan ipini genuen martxoaren 13 Gipuzkoa osoan (30.000 litrotik gora jaso ziren) eta bi astean behin, gainontzeko Hego Euskal Herriko herrialdeetan bilketak egingo dira (martxoak 27 Gasteiz, apirilak 10 Nafarroa, apirilak 24 Bizkaia).

Lehorreko banaketen helburua Kara Tepeko errefuxiatuen esparruan dauden biztanle guztiei janari osagarria helaraztean datza. Izan ere, kanpalekutik irteteko muga handiak dituzte eta esnea eta fruta bezalako elikagaiak eskuraezinak dira beraientzat. Beraz, hilabeteko lehenengo 3 asteetan fruta eta esnez hornitutako banaketa egiten dihardugu esparruko 7.200 biztanleen artean eta hilabeteko azken astean, berriz, askotariko lehorreko elikagaiak helarazten dizkiegu.