Euskal Herriko futbol taldeak Zaporeak eta errefuxiatuekin

Zaporeak elkarteak egunero jarraitzen dugu lanean Greziako Lesbos uhartean, beraz egunero ikusten dugu nola migrazio egoerak okertzen doa.

Tamalez, haur eta adingabe asko daude Grezian dauden errefuxiatu-esparruetan. Ez dute eskolarik, eskolaz kanpoko jarduerarik edo bizitzea egokitu zaien egoera mingotsetik pixka bat ihes egiten eta entretenitzen lagun diezaiekeen jarduerarik.

Horregatik, zelai hauetara baloiak bidali nahi ditugu, lapurtzen ari zaizkien urte hauek ez daitezen hain gogorrak izan eta dibertitzeko eta elkarren artean denbora pasa dezaten.

Eskerrak eman nahi dizkiegu kanpaina honetan parte hartu duten euskal taldeei, bidaltzen dugun baloi bakoitzarekin irribarrea izango delako, eta pertsona horiek senti dezaten, gobernuek eta erakundeek oztopoak jartzen dizkieten arren, Euskadiko biztanleriak eta gizarteak babesa ematen diela. Baloi bakoitza elkartasun mezu bat da, gerrengatik, erlijioagatik, sexu-joeragatik beren herrialdeetatik ihes egiten dutenekiko

Eskerrik asko Athletic, Reala, Eibar, Osasuna eta Alaves, zuen laguntzagatik.