‘Gabon gaua familiartean’ egitasmoko ekarpenak aurten pertsona errefuxiatuei bideratuko dizkiete

Zaporeak telefono de la esperanza

Itxaropenaren Telefonoak eta Gazteluleku elkarteak ekarpen berezia egingo diote Lesbosen harrapatuta dauden pertsona errefuxiatuei, aurtengo Gabon gaua familiartean egitasmoarekin jasoko dituzten dohaintzak Zaporeaki bideratuz.

Osasun zerbituzen gomendioei men eginez, Nafarroako Itxaropenaren Telefonoak eta Iruñeko Gazteluleku elkarteak urtero gabonetan egin ohi duten afari solidarioa aurten bertan behera utzi dute koronabirusaren pandemia dela eta.

Dena den, egitasmoak urtero herritarren partetik jasotzen duen elkartasunak bidea izaten jarrai dezan, afariaren antolatzaileek aurten Lesbosen harrapatuta dauden pertsona errefuxiatuei laguntzeko deia egin diote gizarteari.

Hain zuzen, urtero dohaintzak egiten dizkieten erakunde, enpresa eta norbanakoen ekarpenak Zaporeaki bideratuko dizkiotela iragarri dute, jasotako laguntza guztia Lesbosen dauden pertsona errefuxiatuen eskuetara iristarazteko helburuarekin.

Dohaintzak urtarrilaren 6ra bitarte egin ahal izango dira, hurrengo kontu korrontean eta “Nochebuena con Lesbos” kontzeptua erabiliz:

LABORAL KUTXA: ES18 3035 0103 84 1030037127

Gabon gaua familiartean egitasmoa duela 20 urte sortu zuten, doako afari baten bidez gabonetan bakarrik sentitzen diren pertsonei gertutasuna eskaintzeko helburuarekin, eta aurten, modu ezbedinean bada ere, behar handia duten pertsona askoren egoera hobetzen laguntzen jarraituko du.

Horregatik, Zaporeaketik bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu Gazteluleku elkarteari eta Nafarroako Itxaropenaren Telefonoari, pertsona errefuxiatuen alde egiteaz gain, horrenbeste urtetan zehar gizartearentzako elkartasun eredu nabarmen bat izateagatik.