Giro ezin hobea Zaporeakeko elkartasun kontzertuan

Otsailaren 18an Bandada eta Muxutrock Rock & Bihotz taldeek Zaporeak taldearen aldeko kontzertu solidarioa egin zuten. Arratsaldeko 19: 15ean ireki ziren ateak, eta giro ezin hobea ikusi ahal izan zen bertan. Hasieratik, jendea buru-belarri sartu zen Lesboseko errefuxiatuei laguntzeko eta 600 sarrera baino gehiago saldu ziren. Zalantzarik gabe, arrakasta handia izan du bildutako diruaren % 100 Zaporeak proiektura bideratu dela kontuan hartuta.

Zaporeak elkarteak eskerrak eman nahi dizkie euren harri-koskor txikia ekartzera hurbildu ziren guztiei. Dakizuenez, jendearen laguntzarik gabe ez litzateke ezer posible izango. Hori dela eta, ekintza solidario hauek lagundu egiten digute borrokan jarraitzen eta guztiok migrazio-egoeraz kontzientziatzeko eta parte hartzeko aukera emango diguten ekimen berrietan pentsatzen.

Eskerrik asko guztioi!! Gaur egun, egunean 1.200 anoa janari duin banatzen jarraitzen dugu. Laster, gure sare sozialetan eta webgunean, kanpaina berriak komunikatuko ditugu.