“Inork ez du egoera honetan bizitzea merezi”

Paula Lapoujade boluntaria

Paulak, abendutik hona Lesboseko sukaldean lanean izan dugun boluntario donostiarrak, Euskal Herrira bueltatu aurretik idatzitako testu hau irakurtzera gonbidatzen zaituztegu.

Gaurkoa esperientzia honen azken eguna da.

Sentimendu askok mugitzen didate barrena: inpotentzia, tristura, injustizia… Uste dut, kanpalekuan bizi diren pertsona guztien azalean jartzen saiatu arren, ezinezkoa dudala egunez egun bizi dituzten etsipena eta agonia imajinatzea. Hor bizi den pertsona bakoitzak amets bat zuen, helburu bat, bizitza bat. Eta orain haien askatasuna noiz bueltatuko dieten itxarotea besterik ez dute, beste ezer egiteko aukerarik gabe. Egunak eta bizitza nola igarotzen diren ikusiz, itxaropena galtzen doazen bitartean
.

Zaporeaki esker, hemen denbora tarte bat pasatzeko aukera izan dut, proiektu honekin kolaboratzeko eta pertsona errefuxiatuek bizi duten errealitate ankerrera gerturatzeko. Sukaldean momentu ahaztezinak bizi ahal izan ditut, istorio ugari entzun eta jende zoragarria ezagutzearekin batera. Eta guztiek gauza amankomun bat zuten: norbere buruarekiko erabakitze eta askatasun falta. Haietako bakoitzarekin zer gertatuko den ez jakitea. Eta, bitartean, bizitza nola igarotzen den ikustea.

Gaur fisikoki noa hemendik, baina ez dut kontzientzian ezer ez egitearen pisuarekin bizitzeko asmorik. Horregatik, nonahi naizela, borrokan jarraituko dut pertsona guztien giza eskubideak betetzeak izan daitezen.

Inork ez du egoera honetan bizitzea merezi.