Janari bilketa EROSKIrekin lankidetzan

Ostiral honetan, martxoaren 4an eta 5ean, Zaporeak elkarteak elikagaiak biltzeko kanpaina berri bat egingo dugu. Oraingoan, Irun, Hondarribia eta Errenteriako Eroskietan egingo da. Dakizuenez, bildutako dirua Greziako errefuxiatu-guneetan dauden pertsonentzat izango da. Han, 1.200 otordu prestatzen ditugu egunero.

Zaporeak elkarteatik jendea ekimen honetan parte hartzera animatu nahi dizuegu. Lesbosen daunden errefuxiatuentzat, laguntza oro funtsezkoa da, eta ekarpen txiki bat eginez, asko lagundu daiteke. Horregatik, funtsezkoa da hainbat erakunde eta pertsonaren lankidetza. Biltzeko, 80 boluntario egongo dira hainbat establezimendutan banatuta.

Gustatuko litzaiguke bilketa hau egiten lagunduko bazenigute. Hemendik, Zaporeak elikagaiak biltzen arituko den ordutegiak utziko dizkizuegu:

Martxoak 4, ostirala:

Pinar Irun: 15:00 – 21:00

Juan Arana Irun: 15:00 – 21:00

Eroski Hondarribia: 15:00 – 21:00

Niessen Errenteria: 15:00 – 21:00

Hermanos Zapiain Errenteria: 15:00 – 21:00

Beraun Errenteria: 15:00 – 21:00

Marxtoak 5, ostirala:

Pinar Irun: 9:00 – 21:00

Juan Arana Irun: 9:00 – 21:00

Eroski Hondarribia: 9:00 – 21:00

Niessen Errenteria: 9:00 – 21:00

Hermanos Zapiain Errenteria: 9:00 – 21:00

Beraun Errenteria: 9:00 – 21:00