June Calsor abeslariak Zaporeak laguntzeko kontzertu solidarioa egingo du Fair Saturday jaialdian

june calsor zaporeak

Musikari donostiarrak Amalur bere lehen albuma aurkeztuko du larunbatean internet bidezko Fair Saturday jaialdian, eta emanaldiaren harira ikusleek eginiko dohaintzen erdia Zaporeak proiektuari eskainiko dio. Kontzertua esteka honetan ikusi ahal izango da, 12:00etatik aurrera.

Bildutako dirua Lesbos uharteko errefuxiatu kanpamentuan bizi diren pertsonentzako janari otordu duinak prestatzen dituen proiektua indartzeko erabiliko da, eta, adierazi digun konfiantza horregatik, Zaporeakeko kideok eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Calsorri.

Abeslari eta konpositore donostiarrak martxoan aurkeztu zuen Amalur izeneko diskoa, eta bere hamaika abestietako batzuk akustikoki joko ditu larunbateko emanaldian. Bere musikak soularen eta jazzaren soinuak nahasten ditu, pop eta R&B modernoaren erritmoekin batera, eta bere kantuen letrak NBEren Garapen Iraunkorreko Helburuetan inspiratuta daude.

Kontzertua doakoa izango da, baina ikus-entzuleei dohaintza boluntarioak egiteko aukera emango zaie, bihartik hasita eta abenduaren 31ra bitarte.

Jarraian, bihar entzun ahal izango duzuenaren aurrerapen txiki bat: