Turkiarekiko duen gertutasunagatik, Lesbos uhartea Europarako sarbide nagusietako bat bilakatu da jatorrizko herrialdeetatik ihesi Egeo itsasoa zeharkatzen duten errefuxiatuentzat. Europako Batasunak, ordea, ez du asilo eskatzaileei harrera duin bat eskaintzeko asmorik agertu, eta iritsiera fluxua etengabea denez, Greziako uharteetako errefuxiatu esparruetan izugarrizko jende pilaketak bat eragin dira azken sei urteetan zehar.
Lesboseko Moriako kanpamentuan, esaterako, gobernuak 20.000 pertsona baino gehiago pilatu zituen soilik 3.000 lagunentzat diseinaturiko espazioan, haien behar oinarrizkoenak ere asetu gabe. Espazio faltak, ura eta janaria lortzeko zailtasunak eta biolentzia ingurugiroak, besteak beste, ezinezkoa egiten zuten halako leku batean bizitza duin bat izatea.
2020ko irailean Moriak su hartu zuenean, Europako Batasunak aukera argi bat izan zuen behingoz bere migrazio politika aldatu eta eta gauzak beste modu batera egiteko, baina, zoritxarrez, haren erantzuna ordura arteko bide beretik heldu zen, Lesbosen kanpamentu gainpopulatu berri bat eraikiz.
Egun, dagoeneko Moria 2.0 izenaz ezagutzen den kanpamentu berri honetan 7.000 pertsona baino gehiago bizi dira, Greziako gobernuak nahita ezarri dizkien bizi baldintza lazgarriekin. Oihalezko dendatan bizitzen, euria eta hotza egiten duen bakoitzean eguraldiaren menpe geratzen dira, kanpamentua itsasertzean kokatuta dagoelako, munizioz josita dagoen tiro eremu militar batean.
Gainera, esparruko osasun eta higiene baliabideak oso urriak dira, eskaintzen diren otorduak esakasak eta kalitatze txarrekoak dira, eta ez dago haur eta adingabeentzako inolako hezkuntza zerbitzu publikorik.
euskal gizartearen elkartasuna da, besteak beste, janari bilketen bitartez, aurrera eramaten diren ekintzen bidez, diru bilketak… Erakunde publiko eta pribatuen inplikazioa garrantzitsua da, beraien ekarpenekin gure proiektua babestu eta laguntzen baitute.
Jasotako baliabideak Lesboseko gure sukaldeko biltegira bidaltzen ditugu. Gainera, tokiko hornitzaileei produktu freskoak, barazkiak, fruta eta haragia erosten dizkiegu, menuak osatzeko eta janariaren nutrizio-ezaugarriak hobetzeko asmoz.
egunean 2.000 janari-anoa prestatzen ditugu, gure Lesboseko sukaldean elkarrekin lan egiten duten pertsona boluntario eta errefuxiatuei esker.
janari banaketa modu ordenatuan egiten da pertsona errefuxiatuen artean, batik bat, zaurgarrienei, beti ere, beste ekimen batzuekin lankidetzan.