Atenas
Atenasen bere ihesaldiarekin jarraitu nahi zuten errefuxiatuak zeuden. Haietariko batzuk errefuxiatu txartela zuten, beste batzuk Atenaseko squats batzuetan edo zuzenean kalean lo egiten zuten.
Victoria Social Centre-en, SOS Errefuxiatuak pertsona horiei arreta emateko gizarte zentro gisa eraberritutako hotel zahar batean, aipatu erakundeak janaria eta babes humanitarioa ematen saiatzen ziren iheslariei.
Patras
Ehundaka lagun iristen ziren Patrasera, jarraian, bertako portutik, Greziatik ihes egiteko asmoz. Errefuxiatuek portuko fabrika abandonatuetako sabai eraitsien azpian kanpatzen zuten baldintza osasungaitzetan.
Suitzako gobernuz kanpoko erakunde batek, Food Kind, janaria eskaintzeko ahalegina egiten zuen egoera horretan zeuden pertsonentzat.
600 otordu inguru kozinatzen genituen egunero egoera babesgabean squats-etan eta Atenasko kaleetan bizi ziren errefuxiatuentzat.
500 anoa banatzen genituen errefuxiatuen artean, gehientsuenak lagundu gabeko adin txikikoak ziren. Haien helburua, Europako beste lurralde batera ihes egitea zen Patrasko portua abiapuntu izanik.
Nazioarte mailako erakundeak
Errefuxiatu-esparruetan harrapatuta dauden pertsonak laguntzeko hainbat bide daude. Ekarpen txikienetik hasita ezagutu Zaporeak laguntzeko moduak