SENTSIBILIZAZIO EREMU DESBERDINAK LANTZEN DITUGU

Errefuxiatuen eskubideei buruzko kontzientziazioa

Erakunde publikoen, enpresen, elkarteen eta partikularren lankidetza bilatzen dugu, errefuxiatuen inguruko europako politiken inguruan aritzeko.

solasaldia

Pertsona erefuxiatuak Grezian

Lesbosko eremuetan dauden errefuxiatuen egungo egoeraren eta Zaporeaken lanaren berri ematen dugu, bertatik bertara lan egin duten boluntarioen esperientziaren bidez.

Formatua: Solasaldia.

Iraupena: 60′ *(moldagarria)

Lekua: Escuelas, salas municipales, euskaltegi.

Kontaktua

ARGAZKI ERAKUSKETA

Duintasuna elikatzen!

Profesionalek (Aitor Arruti, Pello Maudo eta José Yagües) egindako 30 argazki erakusten ditugu. Argazkien ardatz nagusia errefuxiatuen giza eskubideen urraketa salatzea da, herritarren babes eta elkartasun sareei balioa emanez.

Edorta Lamo eta Juan Mari eta Elena Arzak (sukaldariak), Iñaki Andradas – Baserriberri (Sanserfooden sortzailea), kiko de la Rika (argazki zuzendaria), Amets Arzallus (bertsolaria), Izaro Andres eta Fermin Muguruz (abeslariak), Helena Taberna (zinema zuzendaria), Toti Martínez de Lecea, Karmele Jaio eta Itxaro Borda (idazleak)

Formatua: argazkien erakusketa ibiltaria.

Iraupena: 15-90 egun* (moldagarria)

Lekua: liburutegiak, udal aretoak, enpresak, eskolak, erakusketa aretoak,…

Kontaktua

FILM EMANALDIA

Varados (Helena Taberna - 2019)

“Mediterraneoan, gure zibilizazioa sortu zen itsasoan, milaka errefuxiatu Europak noiz hartuko zain daude. Kontinente zaharraren atarian, itxaropenari bizirik eusteko borrokan ari dira, nahiz eta oraindik ere egoera eskasean egon “.

Donostiako 67. Zinemaldiko Zinemira sailaren inaugurazio filma izan zen Varados, eta Goya sarietarako 8 hautagaitza lortu zituen.

Proiekzioa eta solasaldia proposatzen ditugu, hitzordu baten zain errefuxiatu-esparruetan harrapatuta dauden milaka pertsonen egoerari buruz hausnartzera gonbidatuz, beraien bideari jarraitzea ahalbidetuko dieten paperen zain dauden bitartean.

Formatua: Emanaldia + solasaldia

Iraupena: 72′ + 30′ (moldagarria)

Lekua: liburutegiak, udal aretoak, enpresak, eskolak, erakusketa aretoak…

Kontaktua