Siriako errefuxiatu esparruentzako Zaporeaken laguntza bidean da

Elikagaiekin eta eskolarako materialekin beteriko bi kamioi Siriarantz irten dira gaur goizean Euskal Herritik, herrialde horretako iparraldean dauden errefuxiatu esparruetara laguntza eramateko helburuarekin.

Honakoan Zaporeakek 35 palet bidali ditu, janariarekin eta oinarrizko beharrak asetzeko materialarekin, Nafarroako Ayuda Contenedores GKEarekin eta Herri Siriarraren Laguntzarako Elkartearekin eginiko
kolaborazioari esker.

Era berean, dagoeneko Ekialde Hurbilerako bide luzea egiten ari diren kamioi hauek mahaiak, aulkiak eta eskolarako materialak ere badaramatzate, han 2.000 ikaslerentzako eraikitzen ari diren hezkuntza zentro bat hornitzeko xedearekin.

Bidalketa konfinamendupeko hilabete luzeotan jaso ditugun donazio pribatuei esker egin ahal izan dugu, batik bat Conservas Ybarraren elkartasunari esker. Bere elikagaiak 20 edo 30 egun barru helduko dira
Siriara, bertan behar handiena duten pertsonei laguntzeko.