Sutea Lesboseko Kara Tepe errefuxiatu kampamentuan

Astea berri txarrekin hasi da Greziatik, beste sute batek Lesbos uharteko errefuxiatu-esparrua izutu du.

Kara Tepe karpa eta isoboxez osatuta dago. Azken hauek gaixotasun larrienak eta ahulenak dituzten pertsonak eta familiak bizi diren kontainerrak dira. Leku horietako bakar bat ere ez da edozein gizakirentzat bizitzeko moduko espazio duina, eta horren erakusgarri da atzo goizean (irailak 26) piztu zen sutea, 2022 urteko laugarrena.

Sutearen kausak oraindik ez dira ezagutzen baina 6 isoboxi kaltetu zituen, eta horietatik 5 erabat kiskali ziren.

Egoeraren larritasuna azpimarratu nahi dugu; izan ere, irail honetan bi urte bete dira Moriako kanpamentuak uharte berean su hartu zuenetik, eta 13.000 pertsona baino gehiago kaltetu ziren sugarren ondorioz. Gogora dezagun Moria errefuxiatu-eremuan, 3.000 pertsonentzako lekua zuela baino 13000 gehiago gaizki bizi zirenak. Hori dela eta, asteetan milaka pertsonak beraien etxebizitzetaz eta zituzten gauz gutxien gabe gelditu ziren.

Bi urte geroago, beste sute batek amesgaiztoak sortu zituen Kara Tepe zelaian bizi diren 1.500 asilo-eskatzaileengan.

Egoera horren aurrean, Zaporeak elkarteak 1300 otordu duin eta elikagarri baino gehiago prestatzen jarraitzen du egunero, nutrizio-osagarriekin, errefuxiatuen beharrak asetzeko menuak egokituz eta, horrela, euskal herriaren elkartasunak arroilan jarraitzen duela erakutsiz.