Tag

NODEST

NO DESTACADO

Esne bilketa Zaporeak Bizkaia
Bizkaiatik bidali berri dizkiguten irudi hauekin adierazi nahi dizuegu Zaporeakek Hego Euskal Herrian burutu duen esne bilketaren azken txanpak izugarrizko arrakasta izan duela. 135.000 litrotik gora biltzea lortu dugu, eta horietatik 72.000 Lesbosera eta Atenasera iritsi dira dagoeneko. Eskerrak eman nahi dizkiogu gizarte zabalari: erakundeei, hezkuntza zentroei, lantokiei, kuadrillei… Eta, nola ez, baita bilketak, bidalketak...
Esne bilketa Bizkaian Zaporeak
Aste honetan Lesboseko errefuxiatu kanpalekuan bizi diren pertsonentzako esne bilketa masiboa egingo dugu Bizkaian, eta bertako eragile eta lagunek ekimenean parte hartzeko deialdia egiten lagundu digute bideo eder honetan. Jarraian, esne bilketarako leku eta data guztiak: Abadiño, apirilak 23 Txanporta plaza 17:00-20:00 Areatza, apirilak 22 eta 23 eskolan Arrigorriaga, apirilak 23 17:00-20:00 eta 24 10:00-14:00...
Gaztaren nazioarteko egunarekin batera, martxoak 27, larunbata, elkartasunezko Gazta Loreen salmenta antolatuko da Bretxako merkatuan, Donostian, goizeko 10:00etan hasi eta arratsaldeko 15:00ak bitarte. Flores de Queso/Cheese Flowers 2020an sortu zen, guztiei gaztaren munduaz eta haren zaporeaz modu desberdinean nola gozatu transmititzeko helburuarekin, berrikuntzaren eta ekintza paregabeen bidez, Gaztaren lorea moztuta. Kalitate goreneko artisau-gazta nazionalak erabiltzen...
MARTXOAREN 13AN HASIKO DA GIPUZKOAN, APIRILAREN 24EAN BUKATZEKO BIZKAIAN Zaporeakek esne bilketa kanpaina abiatuko ditu martxoaren 13an hasita, Gipuzkoan, eta hurrenez hurren, bi astero Hego Euskal Herriko lurralde guztietan, Bizkaian amaituz apirilaren 24ean. Horrela, herrialde bakoitzean, egokitutako egunean, hiriburuetan nahiz batzen diren udalerrietan esne eta diru bilketak garatuko dira. Datak: Martxoak 13: Gipuzkoa |Martxoak 27:...
Onditz Vareak, Zaporeakeko boluntarioak idatzi honen bitartez, parez pare topatu duen errealitateak sortu dizkion gogoetak eta emozioak zeintzuk izan diren azaltzen digu. Alegia, Greziako Lesbos uhartean dauden milaka pertsona errefuxiaturen egoerak eragin dion gogoeta, hain zuzen ere. Las aguas cristalinas del mar Egeo que rodean a la isla de Lesvos son idílicas para muchos, pero...
Neguak gogor astintzen du Kara Tepeko errefuxiatuen esparruan, Lesbosen. Zaporeak.
Negua gogor jotzen ari da Lesboseko errefuxiatu kanpalekuan. Izan ere, urrian izandako lehen eurite eta uholdeei haizete indartsuak eta tenperaturen beherakada batu zaizkie azken hilabeteotan, eta itsasertzean kokaturiko dendetan bizitzen ari diren 7.000 asilo eskatzaileen egoera gero eta larriagoa bilakatzen ari da egunetik egunera. Kanpalekuko biztanleek mugikorrekin jasotako irudietan ikusi dezakegu nola ura denden barnean...
Paula Lapoujade boluntaria
Paulak, abendutik hona Lesboseko sukaldean lanean izan dugun boluntario donostiarrak, Euskal Herrira bueltatu aurretik idatzitako testu hau irakurtzera gonbidatzen zaituztegu. Gaurkoa esperientzia honen azken eguna da.Sentimendu askok mugitzen didate barrena: inpotentzia, tristura, injustizia… Uste dut, kanpalekuan bizi diren pertsona guztien azalean jartzen saiatu arren, ezinezkoa dudala egunez egun bizi dituzten etsipena eta agonia imajinatzea. Hor...
Ortzian Zaporeak
Gareseko musika taldeak emanaldi berezia eskainiko du abenduaren 28an Parte Zaharreko San Bizente elizan, Zaporeakek Lesbosen duen proiektuari babesa emateko helburuarekin. Kontzertua 18:00etan hasiko dute eta sarrera doakoa izango da.Ortzian taldeak kantu herrikoiak eta erlijiosoak uztartzen ditu, musika eta poesia txandaka isuriz. Bere sei kideek 2017an hasi zuten taldearen ibilbidea Gareseko Gurutze Santuko eliza erromanikoan,...
Okindegia
Lan askoren ostean, azkenean gure sukaldeko okindegia martxan jartzea lortu dugu. Hemendik aurrera gastuak aurreztu eta hornitzaileekiko menpekotasuna murrizteko aukera emango digu. Hilabeteak generamatzan gure Lesboseko sukaldean okindegi bat sortzeko asmoarekin, baina urtea oso gorabeheratsua izan denez, bata edo bestearengatik proiektua behin eta berriro atzeratu zaigu. Zorionez, azken asteetako lanari esker, gure helburu hori behingoz...
Ez negar egin EITB Maratoia zaporeak
Zaporeakeko kideok ere EITBk antolaturiko maratoian parte hartu dugu ‘Ez negar egin’ kantaren bertsio propioa eginez. Abenduaren 17an egingo den ekimenarekin bilduko diren ekarpenak COVID-19aren buruzko ikerketara bideratuko dira. Abestia sortzeko EITBk proposaturiko doinua hartu eta gure hitzak gehitu dizkiogu, koronabirusak eragindako garai zail hauetan ere are baldintza okerragoetan daudenekin bat egitea ezinbestekoa dela gogorarazteko....
1 2 3