Greziako lanari ekin aurretik, Zaporeak sortu zuten Intxaurrondo Gastronomia Taldeko kideak Intxaurrondotik Wukrora ekimeneko kide izan ziren.
Plataforma honen helburua Aita Angel Olaranen misioan laguntzea zen, Etiopiako Tigray eskualdean. Misioaren helburua, lurraldeko komunitate behartsuenen bizi-baldintzak hobetzea zen, batez ere, umezurtzena.
Gizartean umezurtzen integrazioa ahalbidetu elikadurarekin lotutako jarduerak sortuz.
Gaur egun, Zaporeakek Aita Angel Olaranek egiten dituen proiektuei lotuta jarraitzen du, Wukro bailara garatzeko ekimenetan parte hartuz.
Errefuxiatu esparruetan harrapatuta dauden pertsonak laguntzeko hainbat modu daude. Ezagutu itzazu Zaporeak laguntzeko dituzun aukera guztiak, ekarpen txikienetik hasita.