Zaporeak Corazon de olavidiako saria jasotzen du

Pozik gaude esateaz larunbatean Carboneroseko udaletxean (Jaen) egon ginela Olavidiako Bihotza saria jasotzen. 7 urte hauetan egiten ari garen lanaren aitortza da, Zaporeak elkarteak euskal gizarte osoari esker egunez egun erakusten duen elkartasun eta ahaleginarena.

Sariaren helburua elkartasunaren eta adostasunaren alde lan egiten duten pertsonak edo erakundeak, publikoak zein pribatuak, saritzea da, “Beren ereduarekin giza duintasuna eta balioak handitzeko, eta gizarte hobeak, bidezkoagoak eta oparoagoak eraikitzeko”.

Horrek indar gehiago ematen digu egunero mila anoa baino gehiago sukaldatzen jarraitzeko, eta gaur egun sukaldatu ditugun 3 milioi errazio baino gehiagori gehitzen jarraitzeko. Mila esker posible egiten duzuen guztioi. JARRAITZEN DEGU!