Zaporeaken esne bilketak egundoko arrakasta izan du

Esne bilketa Zaporeak Bizkaia

Bizkaiatik bidali berri dizkiguten irudi hauekin adierazi nahi dizuegu Zaporeakek Hego Euskal Herrian burutu duen esne bilketaren azken txanpak izugarrizko arrakasta izan duela.

135.000 litrotik gora biltzea lortu dugu, eta horietatik 72.000 Lesbosera eta Atenasera iritsi dira dagoeneko.

Eskerrak eman nahi dizkiogu gizarte zabalari: erakundeei, hezkuntza zentroei, lantokiei, kuadrillei… Eta, nola ez, baita bilketak, bidalketak eta ekimen honi loturiko prestakuntza lan guztiak burutzeaz arduratu diren boluntario guztiei ere.

Esnea, banatu ohi ditugun gainerako elikagaien modura (kozinatuak edo ez), elikadura-osagarri nutrizional eta bitaminiko garrantzitsua da errefuxiatu kanpalekuetan bizi diren pertsonentzat. Baina bidalketa hau hori baino gehiago da, mezu bat ere helarazten duelako: guretzat garrantzitsuak zarete eta ez gaude ados Europako lurra zapaltzen duzuen unetik jasaten duzuen giza eskubideen urraketarekin.